XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Euskal kultura

Argizaiola

Euskararen hedapena

Galderak

1. Zer esan nahi du Euskal Herriak? Zein lurraldetan zehar hedatzen da?

2. Zein dira baserrien ezaugarri nagusiak?

3. Noiz idatzi zen lehen liburua euskaraz? Nork idatzi zuen?

Euskal Herria

Euskal Herria euskararen herria da. Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziek, Nafarroak eta Ipar Euskal Herriak osatzen dute. Ipar Euskal Herriko lurraldeak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa dira.

Lurralde hauek guztiek ezaugarri komunak dituzte, adibidez, antzeko paisajeak dituzte, ohitura eta tradizio berdintsuak gordetzen dituzte eta hizkuntza berean mintzatzen dira, hau da, euskaraz.

Antzeko paisajea

Euskal Herriko barrualdeko lurrak baserriz beterik daude.

Baserria Euskal Herriko etxebizitza tradizionalena eta ezagunena da.

Baserrien inguruan zelaiak eta soroak ikus daitezke. Baserriak paisaje berdeetan kokaturik egoten dira eta gehienak herrietatik isolaturik egoten dira.

Euskal Herrian badira beste paisaje mota batzuk ere. Kostaldean herri asko daude. Herri hauek arrantzantzale herriak dira eta portua dute. Barrualderago, Araban eta Nafarroan, lautada zabal eta joriak daude, Ebro ibaiak eta honen ibaiadarrek zeharkatzen dituztenak. Lautada hauek Euskal Herriko sororik garrantzitsuenak dira.